XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleak klasera baina errebindikazioei eutsiz. Barnan milakako ikasleen manifestazioa

Euskadiko ikasleek Gazteizen gaurko manifestazio batetara deitzen duten bitartean Estatuko beste tokietako Erdi Mailako ikasleak barealdi batetan sartzen direla dirudi, Madrilen Maravall Hezkuntza eta Zientzia ministrariarekin Estatuko Ikasleen Koordinakundea delakoak akordioa sinatu ondoren.

Hala ere, atzokoan, Bartzelonan, Unibertsitateko ikasleekin batera, manifestazio bat burutu zuten, bertan Generalitaten inguruan zenbait istiluekin.

Bartzelona / Madrid.

Unibertsitateko eta Erdi Mailako milaka ikasle 15.000 antolatzaileen arabera eta 4.000 udal goardiaren arabera manifestatu ziren atzo Bartzelonan dagozkien errebindikazioak aldarrikatuz.

Manifestazioa, Unibertsitate Autonomoaren ezohizko klaustroa batzartu baino lehenago burutu zen, zeinean unibertsital agintariek itxita dagoen zentroaren egoera aztertzeko.

Ikasle talde bi distantzia txiki batez bereizirik ibili ziren Unibertsitateko plazatik Sant Jaume plazaraino.

Bertan Udal-polizia eta poliziak autonomikoak eraso egin zieten bildutakoei, zenbait gaztek botilak eta beste objektu batzu Generalitatearen atearen kontra jaurtiki ondoren.

Ikasleek, toki honetan, Unibertsitate Autonomoaren klaustroaren ospakizunaren kontrako komunikatu bat irakurri zuten.

Erdi Mailako ikasleek, unibertsitatekoekin elkartasuna adieraziz gain, beren mobilizazioak ez direla amaitu baieztatu zuten, aldi berean, datorren 24an Bartzelonaren gaineko martxa batetara deia eginez.

Madrilen barealdia

Jose Maria Maravall, Hezkuntza ministraria, eta ikasleen organizazio biren arteko akordioaren sinadurarekin lasaitasun erlatibo bat itzuli da Erdi Mailako irakaskuntzara, hiru hilabetetako mobilizazioen ondoren.

Mobilizazio hauetan eta burutu diren grebetan klase ordu asko baztertu dira, negoziazio ihardunaldi luzeak egin dira, eta manifestazio, detenitu eta istilu ugari egon da.

Azaroaren 28an, ikasle organizazioen ordezkariek prentsaurreko bat eman zuenean mobilizazio garaia iragarriz ez zitzaien kasu handirik egin ikasle haiei.

Prentsaurreko hartan Madrileko lehenengo manifestazioarako deia zabaldu zuten eta beronetan parte hartu zuten gazte kopuru handia kontutan hartu ez zen abisua, 17ko manifestazioan baieztatuko zena.

Protesta hauetan, jendeaurrean Ikasleen Sindikatoa eta Madrileko Ikasleen Koordinakundea eman ziren ezagutzera.

Geroago, Ikasle Elkarteen Konfederazio Estatala agertu zen eta, azken orduan, Ikasleen Koordinakunde Estatala.

Azken organizazio honen agerpenaz ordezkaritasun arazoak sortu ziren.

Madrileko Koordinakundearen partaideen ustez, Hezkuntza Ministeritzaren operazio bat izan da.

Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzak Madrilen ospatu zen asanblada baten ondorioak eta bertatik sortu zen hamahiru ordezkariren mahai bat Balsa buru zelarik onartzen zituela jakinarazi zuen.

Vigon ikasleak bainujantziaz protesta adieraziz.